Txikipedia:Alice Hamilton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Hamilton

Alice Hamilton sendagilea 1869ko otsailaren 27an jaio zen, eta 1970eko irailaren 22an hil zen.

Harvardeko Unibertsitatean izendatutako lehen emakumea izan zen (1919), Laneko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea eta laneko segurtasun eta osasun arloan aditu nagusietako bat. Medikuntza eta gaixotasunak aztertu zituen bizitza osoan.

Aitzindaria izan zen toxikologiaren arloan, laneko gaixotasunak eta metal industrialek eta konposatu kimikoek giza gorputzean dituzten eragin kaltegarriak aztertzen. Emaitzak zientifikoki erakargarriak izan ziren eta langileen osasuna hobetzeko borondatezko eta legegintzako erreformak eragin zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Alice_Hamilton

https://mujeresconciencia.com/2015/02/27/alice-hamilton-medica/