Txikipedia:Almaiz
Itxura
Almaiza, sukaldeko tresna izateaz gain, zuzenean kolpaturiko idiofonoen familiako soinu-tresna ere bada.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metalezko eta urre koloreko ontzi bat izaten da, eta mazotxo bat izaten du.
Nola jotzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esku batekin almaiza azpitik heldu eta beste eskuarekin mazotxoa harturik, ontziaren barnealdeko paretak jotzen dira, erritmoa markatuz.
Almaiza euskal herri-musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruko beste kulturetan bezala, Nafarroako zenbait tokitan kantuen erritmoa markatzeko erabili dituzte halako sukaldeko tresnak; esate baterako, Izarbeibarrean Eguberrietako kantuak laguntzeko.