Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Altokumuluak maluta edo almendra formako hodeiak dira. Orbanak edo zerrendak osatuz troposferaren erdi mailan hedatzen dira. |

Kumulu egiturako hodei hauek konbekzioz eratzen dira baina altuera haunditan, hortik dator izena. Zirrokumuluak eta estratokumuluak baino lodiagoak dira eta kolore ilunagoa dute.

Prezipitazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan fronte hotz baten etorrera iragartzen dute, eta garaiak badira normalena da arratzaldean ekaitza ekartzea.

  • Altocumulus stratiformis
  • Altocumulus lenticularis
  • Altocumulus castellanus
  • Altocumulus floccus