Wikipedia, Entziklopedia askea

Amsterdam

Amsterdameko kanalak. Itsasontzietan jendea bizi da.

Amsterdam Herbehereetako hiriburua da, bai eta herrialde horretako hiririk handiena ere. 2015eko datuen arabera, hiriak 826.659 biztanle ditu. Hiria oso laua da eta kanal ugari ditu.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismo handia du Amsterdamek. Kanalen ertzetan etxe zahar politak daude eta jendea bizi den itsasontziak ere bai. Horretaz gain museo garrantzitsuak daude, adibidez Rijksmuseum, Van Gogh Museoa eta Anne Franken etxea.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amsterdameko biztanle gehienak egunero bizikletaz ibiltzen dira. Hiriko kirol talde nagusia Ajax futbol taldea da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]