Txikipedia:Amy Winehouse

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amy Winehouse[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amy Winehouse Londresen jaio zen 1983ko irailaren 14an, Southgaten, zehazki. 2011ko uztailaren 23an Londreseko Camdem auzoko bere etxean hilda aurkitu zuten, 27 urte besterik ez zituela. Abeslari eta konpositore britaniar famatua izan zen, soul, jazz, rock and roll eta ska generoak abesteagatik.

Abeslaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amy Winehouse

Amy Winehousek hiru album grabatu zituen.

  • Frank 2003an
  • Back to Black 2006an
  • Lioness: Hidden Treasures 2011n

Gainera, abeslari honek bost Grammy irabazi zituen.

Lehen pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte besterik ez zituenean Sweet 'n' Sour rap banda sortu zuen eta 13 urterekin Sylvia Young antzerki eskolara joaten hasi zen, nahiz eta 3 urtetara bertatik bota egin zuten, nahikoa saiatzen ez zelako eta sudurrean piercing bat jarri zuelako. Amyk 13 urte zituen lehen gitarra jaso zuenean eta urtebetera konposatzen hasi zen. Ez zen denbora asko pasa, Londreseko tabernetan jotzen hasi eta emakumez osatutako jazz banda bat ere sortu zuen.