Txikipedia:Ana Peleteiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1995eko martxoaren 3a
Ribeira
🔹
Lanbidea
atleta
đŸ“·
Argazkiak
ikusi

Ana Peleteiro 1995eko abenduaren 2an jaio zen Riveiran, A Coruña, Galizia Espainian eta atleta bat da. Ezagutzen ez dituen galiziar baten eta afrikar baten alaba biologikoa. Riveirako familia batek hartu zuen, eta han txikitatik hazi zen. Balleterako apuntatu zuten eta gero gimnasia artistikoa egin nahi zuen, baina ez zuen atera. Aitak erabaki zuen bere pasioetako bat probatu behar zuela, atletismoa. Ana bere herrian hasi zen eta Abelardo Mourek entrenatu zuen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txiki txikitatik bere herriko, AsociaciĂłn de AtlĂ©tismo e Deportes do Barbanza taldean aritu zen.
  • Abelardo Moure izan zen bere entrenatzailea.
  • 16 urterekin Munduko gazte mailako txapelketa irabazi zuen/ 14,17m-ekin.
  • 2013an 17 urte zituela Madrilera joan zen Errendimendu Handiko Zentrura.
  • Helduen mailan 2018an lortu zituen aurreneko nazioarteko dominak.
  • Birminghamgo pista estaliko munduko txapelketan hirugarren egin zuen eta Berlingo Europako aire libreko txapelketan ere brontzea eskuratu zuen.
  • 2019an Glasgowen Europako pista estaliko txapelduna bihurtu zen 14'73 metrotako jauzia eginez.
  • 2021. urtean Polonian jokaturiko Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen.
  • 2020 tokioko joko olimpikotan brontzesko domina irabazi zuen.

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Domina Kategoria Marka
Tokio 2020 3.a Jauzi hirukoitza 14'87m NR
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Lille 2011 (18 azpikoa) 3.a Jauzi hirukoitza 12'92m
Bartzelona 2012 (20 azpikoa) 1.a Jauzi hirukoitza 14'17m
Londres 2017 7.a Jauzi hirukoitza 14'23m
Birmingham 2018 (Indoor) 3.a Jauzi hirukoitza 14'40m
Doha 2019 6.a Jauzi hirukoitza 14'47m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Rieti 2013 (20 azpikoa) 3.a Jauzi hirukoitza 13'29m
Berlin 2018 3.a Jauzi hirukoitza 14'44m
Glasgow 2019 (Indoor) 1.a Jauzi hirukoitza 14'73m
ToruƄ 2021 2.a Jauzi hirukoitza 14'52m
Europako beste txapelketa batzuk
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Europako Jaialdi Olinpikoa (gazte maila)

( Trebisonda 2011)

1.a Jauzi hirukoitza 13'17m

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Ana_Peleteiro