Txikipedia:Ander

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ander greziar jatorriko Andreas izenaren euskal aldaera da, Andoreekin batera. Izena antzinako grezieraz Andreas, hau "gizon" hitzetik eratorria, antzinako grezieraz: aner/andros. Ander izenak, beraz, gizontasuna esan nahi du, "indartsu", "adoretsu" edo "gerlari" gisa ere ulertua.

Izenak baliokideak ditu beste hizkuntza batzuetan: Andrés gaztelera, Andrea italieraz, beste hizkuntza gehienetan Andrea emakume izena da, Andrew ingeleraz, askotan "Andy" edo "Drew" gisa laburbildua, Andreu katalanez edo Andrei hizkuntza eslaviarretan.