Txikipedia:Antibirus

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Antibirusa

Antibirusa ordenagailu edo gailu mugikor bat hainbat mehatxutatik (birusetatik edo beste malware-mota batzuetatik) babesteaz arduratzen den software bat da, horiek detektatuz eta ezabatuz.

Garrantzitsua da programa horietako batzuk gure ordenagailuetan edo gailu mugikorretan izatea, horiek infektatu ez daitezen eta informazio pertsonala lapurtu edo kalteren bat eragin ez dezaten.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu bezala, hainbat malware- edo birus-mota detektatzen eta ezabatzen dituzte, eta gailua eta datuak babesten dituzte.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antibirus bat izan ahal izateko, gehienetan, gako (edo lizentzia) bat behar da softwareak funtziona dezan. Interneten hainbat orrialde daude horiek lortzeko, baina gehienak legez kanpokoak izaten dira.