Txikipedia:Antigua eta Barbuda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antigua eta Barbuda Karibeko estatu burujabea da.[1] Commonwealtheko kidea, Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dagoena, Guadalupe uhartearen iparraldean.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira uharte nagusiak: Antigua (280 kilomtetro koadro), Barbuda (161 kilometro koadro) eta Redonda (1,5 kilometro koadro). Antigua altuera txikikoa da, Obama da mendirik garaiena (405 metro).

Barbuda, berriz, uharriz osatutako uharte laua da; harea fineko hondartza ugari ditu. Klima tropikala du estatuak; sasoi lehorra izaten da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antigua eta Barbudako lehenengo biztanleak amerindiarrak izan ziren. K.a. 2400 urteko okupazioaren aztarnak daude, zeramikarik ez zuten herrienak.,  geroago arawak eta karibe herriak ezarri ziren bertan.[1]

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko konstituzioaren arabera, Antigua eta Barbuda monarkia demokratikoa eta parlamentarioa da. Elisabet II.a da egungo erregina. Legebiltzarra ganbera bikoa da; Senatuak 17 kide ditu.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea sei parrokia eta bi dependentziatan banaturik dago.[1]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an 100.963 biztanle zituen.  Adineka, binztanleria banatuta: 0-14 urte bitartekoak %23,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,8, 25-54 urte bitartekoak %42,1, 55-64 urte bitartekoak %9,8 eta 65 urtetik gorakoak %8,1. Bizi itxaropena 76,7 urtekoa da, 74,6 urtekoa gizonezkoena eta 79 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeko biztanle gehienak, %87,3 2011n, Afrikako esklabo beltzen ondorengoak dira. Mulatoak %4,7 dira, eta hispanikoak %2,7.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa da hizkuntza ofiziala. Ingeles kreolera ere mintzatzen da.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

%68,3 protestanteak dira, %8,2 katolikoak eta %5,9 erlijio gabeak (2011ko datuak).

Hiri nagusiak [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Biztanleak
1991ko errolda 2001eko errolda 2010eko errolda
1. Saint John's 22.342 22.634 22.215
2. All Saints 2.230 3.412 4.771
3. Liberta 1.473 2.067 3.250
4. Potters village 1.265 2.067 3.061
5. Bolands 1.447 1.785 2.088
6. Swetes ? 1.573 1.800
7. Cedar Grove 697 814 906
8. Parham 1.171 1.276 800
9. Carlisle ? 990 750

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antigua eta Barbudako ekonomia, britainiarren kolonia zenean, esklabismoak sustengatutako plantazioek osatzen zuten. Barbudan arrantza garrantzi handiko jarduera ere bada. Industriari dagokionez, aipatzekoak dira petrolioa, rona, ehunak, altzariak eta tresna elektrikoak. 2016an barne produktu gordina 2.288 milioi dolarrekoa izan zen, eta per capita errenta 25.400 dolarrekoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Antigua eta Barbuda. 2023-05-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).