Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Arbel

Arbela harri metamorfiko mota bat da. Kolore askotarikoa da: grisa da ohikoena (gris argitik ia beltzeraino), baina badira moreak, berdeak edo urdin argiak ere.

Arbela Europako eraikuntza askotan erabiltzen da, batez ere teilatua egiteko. Bereziki, elur asko egiten duen tokietako teilatuetan ikusten da; adibidez, mendialdeetan.

XVIII. eta XIX. mendeetan, arbela ikasgeletako arbela egiteko erabiltzen hasi ziren, eta oraindik ere asko erabiltzen da horretarako.

Arbel gehiena Espainiako harrobietatik ateratzen da, bereziki Espainiako mendebaldean dauden Leon, Ourense, Zamora eta Badajoz probintzietan.

Izena, beste hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ingelesez: slate.
  • Gaztelaniaz: pizarra.
  • Frantsesez: ardoise.