Txikipedia:Argazkigintza
Argazkigintza edo fotografia argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo, prozesuan dauden gertaerak atzemateko aukera ematen du. Errealitatea den bezala zainduz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazkilaritzaren historia 1826an hasi zen Josepf Nicéphore Niepce-ren eskutik. Fisikari, litografo, asmatzaile eta zientzialari afizionatu frantsesa izan zen, eta ezagutzen den lehen argazki-prozesu arrakastatsua asmatu zuen, Louis Daguerrekin batera.[1]
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen kamarak honela funtzionatzen zuen, argia kutxa ilun eta itxi batean sartzen uzten zen, kaxak zuen zulo txiki batetik. Argi hori kaxara sartzean, irudia islatzeko zilarrezko plaka bat erabiltzen zen.
Gaur egun, kameraren botoia sakatzen dugunean, argazkia atera nahi dugun objektuaren argia kameraren lentetik sartzen da. Gero, lenteak puntu batean biltzen du, eta han eratzen da irudia.
Lehenengo aldaketa eta nabarmenena irudien euskarri-aldaketa da. Kamera digitaletan argazki-filma desagertu egin da, eta haren ordez datuak biltegiratzeko gailuren bat jarri da: barne-memoria, atera daitekeen memoria-txartela...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Conoce la historia de la fotografía» Toulouse Lautrec (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).