Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkularitza

Eduki-taula

Arkularitza

Arkularitza arku baten bitartez geziak jaurkitzeko kirola da. Historian zehar gerra edo ehizetan erabili izan da. Gaur egun denbora librean erabiltzen da. Kirol modalitatea praktikatzen duten pertsona guztiei arkulari esaten zaie.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago data zehatzik arkularitzaren sorkuntzaren inguruan, jarduera honen hasiera arkuaren eta gezien agerpenarekin lotzen da. Gezien punta zaharrenei dagokionez, orai ndela 64.000 urte inguru sortu zituela uste da, nahiz eta, seguruenik gezi horiek multzagailu bidez jaurkitzen zituztela uste den.

Hala ere, Europan lehenengo aldiz arkuen agerpena beranduko Paleolitoan eman zela usten da, orain dela 40.000 urte gutxi gorabehera. Hala ere, ez dago argi zein garaitan sortu zen arkua, nahiz eta historiaurrean ematen zein ehiza guztiz aldatu zuen.

Hala ere, arkularitzak, Asian eta mundu Islamiarrean garrantzia hartu zuen. Esaterako, zaldiz ibiltzen ziren gerlari arkulariak oso ohikoak ziren Genghi Khanen armadetan. Gaur egun Asiako herrialde ugaritan praktikatu egiten dute oraindik ere, izan ere, iraganean kirol nazional izan zen Hego Korea edo Mongolia herrialdeetan, besteak beste.