Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrano sugezalea landazabal irekietan

Arrano sugezalea (Circaetus gallicus) accipritidae familiako hegazti bat da. Europan eta Asian bizi da, baina neguan Saharara joaten da bero bila. Landazabal irekietan bizi da hegazti hau, suhaitz sakabanatuekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrano honek moko txikia, begi handiak eta buru txkia ditu. Txikitan, begi horiak izaten dituzte, baina laranja kolorea artzen joaten dira helduak diren einean. Tamaina handiko harrapakaria da. Gazteek kolore oso argiak izaten dituzte, eta helduek argaiak edo ilunak izatera heldu daitezke. Arrano sugezaleak oso behatz motzak ditu harrapakariak harrapatzeko.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrano honek, izenak dioen bezala, bereziki sugeak ehizatzen ditu. Iberiar penintsulan sugeek bere dietaren %95 egiten dute. Suge handiak hautatzen dituzte txikiekiko, ez dirudi pozoiarekiko immunea denik, baina lumaje trinkoak eta ezkatek ofidioen erasoetatik babesten ditu.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, Iberair penintsulan leku ia guztitan daude. Frantziako hegoaldean; Italiako mendebaldeko kosta guztian zehar eta Alpeetan ere egoten dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 2000 m-ra kokatzen diren zonalde irekiak eta prezipitazio gutxikoak hautatzen ditu arrano sugezaleak. Zuhaitz marduletan egiten ditu habiak, nahiko txikiak.