Txikipedia:Arrate Egaña

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrate Egaña Errenterian jaiotako euskal idazlea da. 1963ko maiatzaren 24ean jaio zen. Euskal filologia, gidoigintzako ikasketak, eta Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko literaturen inguruko master bat egin du. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko hizkuntza teknikaria da. Liburu gehienak euskal haur eta gazteen literaturarentzat idatzi ditu, baina helduentzako liburu batzuk ere argitaratu ditu. Liburu asko idatzi ditu: Giltza, Oneka, Printzesa puzkertia, Logurepeko moustroa...

Arrate Egaña

LANAK ETA SARIAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Logurepeko munstroa izan zen bere lehen lana eta 2003an argitaratu zen.
  • 2011an Zarauzko Lizardi saria irabazi zuen Giltza liburuarekin.
  • 2012an Donostia hiriko sari bat irabazi zuen Egia lana
  • 2013an Grabiel Aresti ipuin lehiaketan Bilbon, Marquez ipuinari esker.
  • 2015an Bilboko hiriko sari bat irabazi zuen Patioan liburuagatik.  
  • Bere azken lana mamuak eta bihotzak izan zen eta 2021ean argitaratu zen.


Eta hainbat sari gehiago irabazi ditu.