Txikipedia:Arretxe baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arretxe baserria Elduainen dagoen 16. mendeko baserria da. Oraindik garai hartako arku eta horma batzuk badaude, harri landuz eginak. Baserri guztia 18. mendean berreraiki zen, eta garai horretakoak dira fatxadako harri-lanak eta zurezko egitura. Oraintsuago, hormigoia erabili izan da lehenengo solairua indartzeko, sabaiko egurrak mantendu dira ere. 2007ko azaroaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen. Oinplano laukizuzena (25 x 15 m) duen familia bakarreko baserria da, eta bi solairu, ganbara eta sotoa ditu. Erabilerari dagokionez, lehenengo solairuan etxebizitza eta lastategia daude, bai eta sukaldea ere; lehen sukaldea beheko solairuan zegoen, orain, ordea, korta gisa erabiltzen da. Lehenengo solairuan agerian daude baserriak zuen barroko garaiko (XVIII. mendeko) dolarearen ainguraketaren aztarnak.