Txikipedia:Astrid Uhrenholdt Jacobsen
Itxura
Astrid Uhrenholdt Jacobsen 1987ko urtarrilaren 22an Trondheim, Norvegian jaio zen kirolaria da. Iraupen eskian lehiatzen du eta neguko hiru Olinpiar Jokotan parte hartu zuen. Hamar domina irabazi zituen 2007 eta 2019 urteen artean Eski Nordikoko Munduko Txapelketan. [1]
Lesioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko denboraldia amaitu eta gutxira, Akilesen tendoian min hartu zuen, eta, ondorioz, ekainean kirurgia egin behar izan zioten. Hurrengo denboraldian, entrenamenduan, txirrindularitza-istripu larria izan zuen, eta lesio asko izan zituen. Gero, medikuntzako ikasketak egin zituen. Hala ere, espero baino lehenago agertu zen pistetan. [2]
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang (Hego korea) | Urrea | Erreleboak 4 × 5 km |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Probak |
2007 | Sapporo (Japonia) | Urrea | Bakarkako abiadura |
2007 | Sapporo (Japonia) | Brontzea | Taldeko abiadura |
2007 | Sapporo (Japonia) | Brontzea | Erreleboak 4 × km |
2011 | Oslo (Norvegia) | Brontzea | Taldeko abiadura |
2015 | Falun (Norvegia) | Urrea | Erreleboak 4 × 5 km |
2015 | Falun (Suedia) | Zilarra | 15 km |
2017 | Lahti (Finlandia) | Urrea | Erreleboak 4 × 5 km |
2017 | Lahti (Finlandia) | Brontzea | 10 km |
2017 | Lahti (Finlandia) | Brontzea | 30 km |
2019 | Seefeld (Austria) | Zilarra | Erreleboak 4 × 5 km |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Astrid Jacobsen. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ «Astrid Uhrenholdt Jacobsen - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).