Wikipedia, Entziklopedia askea

Auzo

Donostiako Amara auzoa 1905. urtean.

Auzoa edo auzunea hiri edo herri bateko zati bat da. Auzoek ezaugarri bereziren bat izaten dute: garai berean eraikitako etxadi multzo bat izan daiteke, adibidez; edota hiri edo herri bateko jatorrizko gunea. Batzuetan, ezaugarri arkitektoniko antzekoak izaten dituzte. Gainera, esan daiteke halako nortasun berezi bat ere izaten dutela. Askotan, hiri handienetan batez ere, auzoek auzokideen batzarrak izaten dituzte, auzoko arazoez arduratzeko. Gure artean, bestalde, auzo bakoitzak bere jaiak ospatzen ditu askotan.