Txikipedia:Azelerazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azelerazioaren definizioa.

Fisikan, azelerazioa halako denbora-unitate batean abiaduran gertatzen den aldaketa da. Zenbat eta azelerazioa handiagoa izan, abiaduraren aldaketa ere handiagoa izaten da. Azelerazioa beti halako norabide batean egiten da, eta, horregatik, "azelerazio-bektorea"-z hitz egiten da.

Formula honekin kalkulatzen da azelerazioa:




Nazioarteko unitate-sistemari jarraituz, abiadura segundoko metrotan eta denbora segundotan adierazten denean, azelerazioa segundo bakoitzeko segundoko metrotan adierazten da, modu honetara: m/s2

Adibidez, errepide zuzen batean, auto baten abiadura segundoko 7 metrotik segundoko 13 metrora aldatzen bada 2 segundotan, autoaren azelerazioa errepidearen norabidean honelakoa izango da:


m/s2


Objektu baten abiadura konstantea bada (beti berdina), azelerazio nulua dauka, zero azelerazioa, alegia. Objektu horrek abiadura gutxituz gero, desazelerazioa gertatzen da: hau da, azelerazio negatiboa izango du.

Bestalde, objektu baten abiadura-aldaketa ez da bat-batean gertatzen; objektu bat ezin da bat-batean pasatu segundoko 0 metrotik segundoko 10 metrora, halako denbora bat behar du horretarako, nahiz eta oso tarte laburra izan. Horregatik, azelerazioa abidaura-aldaketa bat da halako "denbora-unitate" batean. Objektu bat pasatzen bada 10 m/s2-tik 15 m/s2-ra segundo 1ean, azelerazioa 5 m. s−2 segundokoa izan da.

Ariketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugitzen den ibilgailu bat azeleratu eta desazeleratu egiten da.

Tren batek modu konstantean azeleratzen badu eta 0tik 30 m/s-ra igarotzen bada (hau da, orduko 108 km-ko abiadura), 2 minutu eta 30 segundotan, zein da haren azelerazioa?

Erantzuna:

  • Denbora segundotara bihurtu behar da: 2,30 minutu = 150 segundo
  • Abiadura-handitze hori zatitu behar denboraz: 30/150 = 0,2

Trenaren azelerazioa 0,2 m/s−2-koa da.