Txikipedia:Babe Zaharias

Wikipedia, Entziklopedia askea

Babe Zaharias[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babe Zaharias, Texasen 1911ko ekainaren 26an jaio zen, zehazki Port Arthuren. Zoritxarrez 1956ko irailaren 27an mundu hau utzi zuen minbizi baten ondorioz, Galvestonen, Texasen egonik.

Eginiko kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golfa, saskibaloia, beisbola eta atletismoa bezalako kiroletan nabarmendu zen. Brooklyn gizonezkoen beisbol taldean jokatu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita bat urterekin Los Angelesko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Atletismoko hiru probetan parte hartu zuen.  1935ean golfa deskubritu zuen. 1938an, Los Angeleseko Irekian parte hartu zuen (proba gizonentzakoa zen). 1942an jokalari amateur maila lortu zuen (mailarik baxuena) eta 1947an profesionalena. Golf Mundialaren Ospearen Aretoan, 1951n inskribatua izan zen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru probetan lortu zuen domina: Urrezkoa lehenengo bietan, eta zilarrezkoa hirugarrenean. Horrez gain, 80 metro hesiko atletismo proban munduko errekorra egin zuen. Emakumezkoen AEBetako irekia hiru aldiz irabazi zuen. Eskozian amateurren Txapelketa britaniarra irabazi zuen lehen golfari estatubatuarra izan zen. 1956an irabazi zuen azkenengo aldiz AEBetako irekia