Txikipedia:Baionako katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baionako Santa Maria katedrala.

Santa Maria katedrala edo Andre Maria, Baiona Handia auzoan kokaturiko katedral gotikoa da eta Eliza Katoliko Erromatarrarena da tenplua. Katedrala Done Jakue bidean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionako hiria behean hartzen duen muino baten gainean dago. 1258 eta 1310. urteetan bi sute egon ziren.

Santa Maria basilikaren ordez jaso zen XIII., XVI., eta XIX. mendeetan zehar, eta ekialde-mendebaleko norabidea eman zitzaion, estilo gotikoko elizetan ohi denari jarraituz.

Frantziako Iraultza garaian katedrala profanatu egin zuten, eta Inperioaren garaian biltegi militar gisa erabili zen; horregatik, ez zen elizkizunetarako gai izango konkordatua sinatu zen arte. Handik gutxira, era bikainean zaharberritu zen dena.

Denboran zehar egindako obrak, bestalde, jatorrizko egitura eta estiloari jarraituz egin dira, eta eraikin osoak ematen du nolabaiteko osotasun baten itxura.

Estruktura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80 m luze eta 33 m zabal da. Nabe nagusiaren sabaian, 26 m garai da; baina, 70 m dituen bi orratzei esker, guztira 80 m garai da.