Edukira joan

Txikipedia:Balorazio kimiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baloraziorako gailuak

Balorazio kimikoa analisi kimiko kuantitatiboa da, eta substantzia ezagun baten kontzentrazio ezezaguna kalkulatzeko erabiltzen dugu.

Horretarako, bi gailu kimiko nagusi erabiltzen ditugu: pipeta eta bureta. Titulazioaren amaierako puntua markatzeko, kanpoko adierazleak (fenolftaleina eta metilo-laranja, kasurako) eta barruko adierazleak (KMnO4, potasio permanganatoa) erabiltzen ditugu.

Erreaktibo baten kontzentrazio eta bolumen ezaguna (titulagailua), beste erreaktibo baten bolumen ezagunari (analitoa) eransten zaio. Buretatik tantak poliki-poliki bota behar ditugu amaierako puntura iritsi arte. Amaiera-puntua lortu bezain pronto, gehitu berri dugun bolumena idatzi behar dugu. Soluzioetako batek (titulagailua), kontzentrazio ezaguna duenez, bestearena (analitoarena) erraz kalkula dezakegu.

Gaur egun, profesionalek pH-metroa erabiltzen dute horretarako. pH-metroa potentziometroa da, eta haren elektrodoa soluzioan dauden H+ ioien kopuruaren araberakoa da. Balorazioa egiten dugun bitartean neurtzen dugu soluzioaren pH-a. Amaiera-puntuan, neurtutako pH-an bat-bateko aldaketa gertatzen da. Eta ph-metroaren bidez egiten den neurketa adierazleak erabilita egiten dena baino zehatzagoa da.

Bolumena neurtzea balorazioetan oinarrizkoa denez, horri analisi bolumetrikoa eta analisi kuantitatiboa deritzo.