Wikipedia, Entziklopedia askea

Bebe (abeslaria)

👶
Jaiotza
1978ko maiatzaren 9a
Valentzia
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

María Nieves Rebolledo Vila, izen artistikoa Bebe duena (Valentzia, 1978) abeslari eta aktore espainiarra da. Valentzian jaioa bada ere urtebete zuela Extremadurara joan zen bizitzera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Suberina folk taldeko partaide ziren eta musika tresna artean hazi zen Badajozeko San Vicente de Alcántara herrian. 1995 urtean Vanagloria taldean sartu zen koroak egitera eta 1996an Madrilera joan zen antzerkigintza ikastera. Bertako tabernetan jotzen hasi zen eta 2001 urtean Extremaduran kantautoreen lehiaketa bat irabazi zuen,handik aurrera bere lanbidea kantautorea izan da. 2003 urtean hainbat filme eta teleserietan pertsonai sekundarioak eginez hasi zuen aktore ibilbidea.

2004 urtean lehenengo diskoa atera zuen, Pafuera Telarañas izenekoa. Oso famatuak bihurtu ziren disko honetako hainbat abesti, Malo abestia bereziki. Genero indarkeriaren gaia lantzen du abestiak eta Argentinako telebistako Mujeres Asesinas telesaileko abesti nagusia izan zen. Diskoak arrakasta itzela izan zuen Espainiar estatuan baina nazioartean ere zabaldu zen eta 2005eko Grammy Latinoetan artista berri onenaren saria eskuratu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pafuera telarañas (2004)
  • Y (2009)
  • Un pokito de rocanrol (2012)
  • Cambio de piel (2016)