Txikipedia:Beroi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beroiak erromatarren aurreko herria izan ziren eta Brontze eta Burdin Aroan Iberiar penintsulan kokatu ziren. Bai informazio iturri klasikoek bai ikertzaile modernoek beroiak zeltak zirela uste dute.

Beroien lurrak

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toloño mendilerrotik Cidacos ibairaino, eta gaur egungo Araba, Burgos, Errioxa eta Nafarroaren zati bat hartzen zuten. Herri horretako hiri garrantzitsuak Oliba edo Libia, Tritio Metallo eta Varia izan ziren.

Beroiak herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beroiak herri konkistatzaile, nekazari eta abeltzain bezala deskribatu dira, mendeetan zehar Ebro ondoan bizi izan zen kultura bat garatuz. Kultura horren elementu zeltikoak Aragoi Behereraino zabaldu ziren. Beroiei lotutako otoitz egiteko leku batzuk identifikatu dira, adibidez Arabako Markinez kontzejuko Santa Leokadia haitzuloa. Hor, Eponako jainko zeltikoa irudikatzen duen erlibe bat dago.

Beroien kultura gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, herri honetako aztarnategi arkeologikoak hondeatzen jarraitzen dute, eta dokumentatu egiten dira, kultura hori eta haren muga geografikoak hobeto ezagutzeko, bai eta haien hedapena ere.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honi buruzko lehen aipamen historikoen arabera, K.a. II. mendetik aurrera finkatuak zeuden egungo Errioxa aldean eta Nafarroako mendebaldeko muturrean. Aipu klasikoak K.a. I. mendekoak dira, komunitate egonkor gisa aipatzen dituztenak, Sertorioren gerretan sertorioko armadaren aurka hartu zuten parte, eta hark garaitu egin zituen gerran. Talde gisa kultura transhumantea gisa biziraun zutela pentsatzen da, K.a. IV. mendetik aurrera, ezarri ziren arte.

Hedadurarik handieneko eremua iparraldean kokatua ohi da Toloño mendilerroa.