Txikipedia:Bideojoko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gidatzeko bideojokoak oso ospetsuak dira.
Gidatzeko bideojokoak oso ospetsuak dira.

Bideo-jokoak ikus-entzunezko aparatu batez gauzatzen den jokoa da, istorio batean oinarritzen dena. Modu desberdinez kontrolatu daiteke, botoiekin adibidez. Bideo-jokoak mundu birtual baten barruan kokatzen dira, non hango pertsonaiak kontrolatu ditzakezu helburu bat lortzeko; hala nola, lasterketa bat irabazi.

Bideo-jokoen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkade makinetako jokoak oso popularrak izan ziren

1952an lehen bideo-jokoa sortu zen, hiruko artzain-jokoa eta Cambridgeko Unibertsitateko ordenagailuetan egin zen. 1958an Tennis for Two sortu zuten, ping-pong simulagailu bat, bi jokalarien arteko lehen bideo-jokoa.

1990eko hamarkadan 3D iraultza eman zen, kontsola hauen artean arrakastatsuena Super Nintendo izan zen.

Gaur egun kontsoletan zein PC ordenagailuetan, Internet bidezko jokoak gero eta garrantzitsuagoak dira eta lehen baino askoz garatuagoak.

Bideojoko salduenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mario Bros: 193 milioi kopia
  2. Pokemon: 155 milioi kopia
  3. The Sims: 100 milioi kopia
  4. Final Fantasy: 68 milioi kopia
  5. Sonic The Hedgehog: 64 milioi kopia
  6. Grand Theft Auto: 51 milioi kopia
  7. Madden NFL: 48 milioi kopia
  8. Donkey Kong: 47 milioi kopia
  9. The Legend of Zelda: 43 milioi kopia
  10. Gran Turismo: 44 milioi kopia