Txikipedia:Bigarren Opioaren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bigarren Opioaren Gerra Erresuma Batuak eta Frantziako Bigarren Inperioak Txinako Inperioaren kontra 1856 eta 1860 artean borrokatu zuten gerra bat izan zen. 13.127 britainiar eta 7000 frantziarrek hartu zuten parte gerrate honetan eta 200.000 Qing-en inperioarekin, borroka Txinan kokatu zen. Bigarren gerraterik handiena izan zen opioaren gerren artean, eta bigarren aldiz irten ziren Qing dinastia eta  Txina galtzaile. Langile txinatarrek uste zuten ez zirela gerrate tradizional batzuk, baizik eta krisi nazional bat hastear zegoela.

Gerrateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hetsailak beraien hartean borrokan daude

1860an, Frantziarrak eta Erresuma Batuarrak Pekin inguruan lehorreratu ziren. Bake negoziazioek azkar egin zuten porrot.1858ko ekainean, gerraren lehen zatia Tianjineko tratatuarekin amaitu zen, non Frantziak, Errusiak eta Estatu Batuek parte hartu zuten. Txinatarrek, hasiera batean, ez zuten tratatua sinatu nahi izan. 1858ko maiatzaren 28an, Aiguneko tratatua Errusiarekin sinatu zen nazio haren eta Txinaren arteko muga berrikusteko, 1689ko Nerchinskeko tratatuaren zehazten zenaren arabera. Ondorioz, Txinak 1,5 milioi kilometro karratu baino gehiago utzi zizkion Errusiari, herrialdearen ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarren eta frantziarren garaipenak etengabeak eta oso ugariak izan ziren, eta Txina hainbat itun sinatzera behartu zuten, non pribilegio asko ematen zizkieten mendebaldekoei, bereziki Pekingo Hiri Debekatua okupatu ondoren. Hainbat akordio egin ziren, besteak beste, Txina gerra gastuak ordiantzera behartu, Erresuma Batuari eta Frantziari portu gehiago irekitzea baimendu, opioa legeztatzera behartu…