Biolontxelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Biolontxeloa nola jotzen den ikus daiteke irudi honetan.

Txelo edo biolontxeloa biolinen familiako hari instrumentu bat da. Tamainari dagokionez, biola baino handiagoa da, baina kontrabaxua baino txikiagoa. Lurrean egokituta jotzen da, behean duen makulu moduko baten gainean, gehienbat arku bat erabiliz. Dena dela, pizzicato moduan ere jo daiteke; hau da, hatzekin "atximur" eginez, harparekin egiten den bezala.

Biolontxeloak lau hari ditu: do haria, baxu edo grabeena; "sol" haria, apur bat altuagoa; re haria eta, azkenik, la haria, altuena.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolontxeloa oso musika-instrumentu zaharra da; dirudienez, 1530 inguruan sortu zen, eta garai hartan "biolin baxua" deitzen zitzaion. Dena dela, sortu zenetik asko aldatu da. Hasierako garaietan, ez zuen oso arrakasta handirik izan; izan ere, musikariek viola da gamba delakoa nahiago izaten zuten, hanka artean jotzen den biola, alegia. XVIII. mendean, ordea, biolontxelo-jotzailerik trebeenek lortu zuten erakustea viola da gamba baino kalitate hobeko soinua egin zitekeela. Geroztik, biolontxeloak garrantzi handia du orkestretan, baina baita bakarlari gisa ere.

Entzun biolontxeloaren soinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Emoji u1f442.svg   Entzun!

Aldameneko taulatxoan klik egin, biolontxeloaren soinua entzun nahi baduzu.

Beheko esteka hauetan ere entzun ditzakezu biolontxeloa duten musika-pieza batzuk: