Txikipedia:Bizkaiko elikagaien bankua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elikagaiak bilduta
Elikagaien bankua

BIZKAIAKO ELIKAGAIEN BANKUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko elikagaien bankuak jarduera desberdinak egiten ditu; elikagaien bilketa, elikagaiak gorde eta beharrezkoa zaien pertsonei banatu. Elikagaiak gordetzeko Basauriko biltegian egiten da.

Elikagaien bankuan egiten diren jardueretan, pertsona desberdinek lan egiten dute, hauek ez dute soldatarik jasotzen, haiek  laguntza behar duten pertsonen egoera hobetzeko nahia dutelako egiten dute lan. Dirua eta elikagaiak lortzeko, bazkide desberdinek urtero ematen duten dirua eta enpresek ematen dutena erabiltzen dute.

Nola gordetzen dira elikagaiak? Elikagaien bilketarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Basaurin eta Merkabilbaon dauden biltegietan batzen dira. Bertan, hozkailuak daude elikagaiak bertan sartzeko; horretaz gain, apalategi handiak daude hotzik behar ez duten elikagaiak gordetzeko.

Nola funtzionatzen du Bizkaiko Elikagaien bankuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Lehenengo eta behin elikagaien bilketa egiten da, hauek pertsonek, baserritarrek, enpresek… egiten dituzten donaziotik lortzen da. Horren ostean, elikagaiak motaren arabera gordetzen dira eta behin sailkatu ostean banaketa burutzen da.