Wikipedia, Entziklopedia askea

Biztanleria aktibo

Aspaldiko euskal fabrika bateko langileak .

Biztanleria aktiboa lurralde batean lanean ari diren edo lan egiteko prest dauden pertsonen multzoa da. Multzo honen barruan lana egin eta horregatik soldata bat jasotzen duten pertsonak sartzen dira, baina baita lan bila daudenak ere.

Normalean, biztanleria aktiboa bi multzotan banatzen da:

Lana dutenak: lan egin eta lan horren truke soldata bat jasotzen dutenak, lan egiten duten ordu-kopurua handia edo txikia izan.

Lanik ez dutenak: lana egiteko adina (18 eta 65 urte artean) izanda, momentu batean lanik ez duten baina lan bila ari diren pertsonak. Langabeak ere esaten zaie.

Biztanleria aktiboaren multzotik kanpo geratzen dira arrazoi ezberdinen ondorioz lan egin ezin dutenak edo lan egin nahi ez dutenak. Adibidez, ikasleak, erretiratuak edo etxean familia zaintzen geratzen diren pertsonak. Pertsona hauek "biztanleria ez-aktiboa" osatzen dute.

Biztanleria aktiboa zer den ulertzea oso garrantzitsua da herrialde baten ekonomiak nola funtzionatzen duen jakiteko. Herrialdeetako gobernuek eta ekonomiako adituek biztanleria aktiboari buruzko informazioa erabiltzen dute hainbat erabaki garrantzitsu hartzeko; adibidez, erabaki politikoak hartzen dituzte, jendeak lanean dituen baldintzak eta gizartearen egoera ekonomikoa hobetzeko.