Txikipedia:Bob Marley

Wikipedia, Entziklopedia askea

Robert Nesta Marley; abeslari, musikagile eta gitarragilea izan zen. Jamaikan, 1945eko otsailaren 6an jaio zen eta 36 urterekin 1981eko maiatzaren 11an hil zen Miamin. Tuff Gong Reggaeko erregea bezala ezagutzen da.

      Entzun!





Zein izan da bere bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusten den pertsona Bob Marley da Dublinen 1980. urtean kontzertu batean abesten.

Bere haurtzaroa gogorra izan zen, pobrezian bizi zen bere amarekin (Cedella Booker), ura eta elektrizitate gabe bizi ziren etxean. Bere aitak (Norval Marley) eta lagunek alde batera utzi eta gero, musikan eta erlijioan bere bizitzaren zentzua aurkitu zuen eta horrela, musikarekiko interesa piztu zitzazion.

Bob Marley-k Londresen bere lehen egoitzan duen oroimenezko plaka.

Bob Marley Reggae musika estiloko maisu handienetako bat izan zen, horrez gain, ska eta Rocksteady generoak ere nabarmentzen ziren. 1962tik 1981ra musika egiten egon zen. Bere kanta ezagunenak “Is this love” , “I Shot the Sheriff”, “No Woman, No Cry”, “Could You Be Loved”, “Stir It Up”, “Jamming”, "I wanna love you", “Redemption Song” eta “One Love” dira.

Horrez gain, Bob Marley-ek musika talde bat ere izan zuen The Wailers deiturikoa. Peter Tosh, Bunny Wailer eta Bob Marley hirukoteak parte hartzen zuten. Reggae musika generoarentzako talde garrantzitsu bat izan zen eta 3 sari irabazi zituzten.

Zer album eta sari ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bob Marleyk guztira 19 diska eta 7 sari ditu. Honako hauek dinerak:

Albumak, Sariak eta aintzatespenak

- Sariak eta aintzatespenak

  • “Banda del año (Rolling Stone)” (1976)
  • “Medalla de la Paz de las Naciones Unidas” (1978 ekaina)“Orden de Mérito de Jamaica” 1981 otsaila
  • “Álbum del siglo for Exodus (Revista Time)” (1999)
  • “Álbum del siglo for Exodus (Revista Time)” (2001 otsaila)
  • “Grammy en reconocimiento a su trayectoria musical” (2001 otsaila)
  • Rolling Stone Magazine aldizkariak 11. postuan jarri du historiako 100 artista onenen zerrendan. BBCk milurteko kanta izendatu zuen One Love, eta betiko artistarik onenetakotzat jo zuen. (2004)
Bob Marley-ren album bat da "legend" izenekoa eta 1984.urtean argitaratu zuen.

- Albumak

  • Catch a Fire (1973)
  • Natty Dread (1974)
  • Live! (1975)
  • Rastaman Vibration (1976)
  • Exodus (1977)
  • Kaya (1978)
  • Survival (1979)
  • Uprising (1980)
  • Confrontation (1983)
  • Songs Of freedom (1992)
  • Chant Down Babylon (1999)
  • Legend: The Best Of Bob Marley & The Wailers (2002)
  • Natural Mystic (2002)
  • Live At The Roxy: The Complet Concert (2003)
  • African Herbsman (2004)
  • Feel Alright (2004)
  • Africa Unite: The Singles Collection (2005)
  • Man To Man (2005)
  • The Essential (2005)
   Ba al dakizu   

Bob Marley hil baino lehen, bere seme Ziggyrengana hurbildu zen eta honako hau esan zion “Diruak ezin du bizitza erosi”. Berak uste zuen, arrazakeria eta gorrotoa sendatu litzatekeela, musikaren eta maitasunaren bitartez.

Kontzertu bat egin zuen bakearen inguruan eta pertsona batzuk Bob Marley hiltzen saiatu ziren. Eszenatikora igo baino lehen norbaitek galdetu zion zergaitik hau guztia eta berak hau erantzun zuen “Mundu hau okerrago bihurtu nahi dutenek ez dute egun librerik ere hartzen. Zergatik egin beharko nuke nik?”