Wikipedia, Entziklopedia askea

Brachiosaurus

Brachiosaurus baten ustezko irudia.

Brachiosaurusa Jurasiko garaian, duela 154 milioi urte gutxi gorabehera, gaur egun Ipar Amerikakoak diren lurretan bizi izan zen dinosauro bat zen, inoiz izandako dinosaurorik altuenetariko bat. Landare asko zeuden tokietan bizi ziren, batez ere zuhaitz altuak zeudenetan. Familia bereko beste espezie batzuen fosilak Europan eta Afrikan ere aurkitu dira.

Brachiosaurus hitzak «musker besoluzea» esan nahi du latinez. Zientzialariek hala deitzen diote aurreko hankak luzeak zituelako. Brachiosaurusa dinosauro sauropodoen taldean sartzen da. Sauropodoak dinosauro belarjaleak ziren, lepo luzea, gorputz handia eta zutabe formako hankak zituzten.

Nolakoa zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brachiosaurus dinosauroa 23 bat metro zabal izatera iritsi zitekeen, eta 80 bat tona inguru pisatzera. Altuera aldetik, burutik lurreraino 12 bat metro neurtu zitzakeen. Brachiosaurusaren ezaugarri arraroenak haren bizkar aldapatsua eta lepo luzea ziren. Haren aurreko hankak atzekoak baino altuagoak ziren. Nahiko buztan motza zeukan. Buru txikia zuen, gorputzarekin konparatuta, eta muturra nahiko zapala zeukan. Azkenik, Brachiosaurusak hamabi bat hortz zituen, arkatzen itxurakoak.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brachiosaurusak taldean bizi eta mugitzen ziren. Zientzialarien arabera, 19tik 31 arteko kilometro orduko abiaduran mugitzen ziren. Haien pisuak eta altuerak, eta baita hanketako atzaparrek ere, dinosauro haragijaleengandik babesteko balio zieten. Horretaz gain, altuerari esker, etsaiak urrutitik ikusi zitzaketen.