Txikipedia:Bruno Mars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruno Mars
Bruno Mars

Peter Gene Hernández izeneko abeslari-konpositore eta produktore musikaria, Estatu Batuetakoa da. Bere aita Peter hernandez Puerto Ricokoa da eta bere ama Bernadette San Pedro Filipinakoa da, bere gurasoak musikariak ziren, eta horri esker, Bruno Mars musikaren munduan sartu zen 2 urte zituenenean. Txikitan Honolulun bizi zen (Hawaii) , bigarren hezkuntza bukatu ondoren Los angelesera mugitu zen. Mars beste artistentzako kantak egiten hasi zen, lehenengoa The Smeezingtons izan zen.

Arrakasta gabeko denboraldi bat izan zuen Motown Records-ekin eta orduan erabaki zuen Atlantic Records-ekin sinatzea 2009an. Artista bezala ezaguna egin zen "Nothin' on You" B.o.B-rena, eta "Billionaire" Travie McCoy-rena kantatu zuenean.

2010eko uztailaren 4an, bere lehenengo albuma atera zen Doo-Wops & Hooligans izenekoa, Just the Way You Are eta Grenade arrakasta handiena izan zuten.Zazpi Grammy-etan izendatuta izan zen eta 53rd Grammy Awardsean Best Male Pop Vocal Performance irabazi zuen "Just the Way You Are” kantari esker.

Mars-ek estilo askotako musika egiten du, artista ezberdinekin lan egin duelako. Txikia zenean, Elvis Presley eta Michael Jackson-en eragina hartu baitzuen. Bere kantetan reggae erabiltzen du baita ere.

Lehenego diskoa: Doo-wops & hooligans


Musika estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo eta eragin ugari, hala nola, pop, rock, reggae, R & B, soul eta hip hop bezalako eragileak. Institutoan zegoela rock klasikoko taldeak entzuten zituen: The police eta Led Zeppelin. Horretaz gain, Alicia Keys, Jessie J, Jack White eta The Saturdaysen fana dela aitortzen du.


Orokorrean artista honen gaiak arduratsuak eta baikorrak ziren, baina Grenade, Liquor Store Blues edo Talking to the Moon gai ilunagoak ukitzen ditu, huts harremanak eta auto-suntsitzaile portaerak azaltzen dira.


Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 24k magic

2013 Unorthodox Jukebox Deluxe

2012 Unorthodox Jukebox

2010 Doo-wops & hooligans