Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1972ko abuztuaren 30a
San Diego
🔨
Lanbidea
zinema aktore
📷
Argazkiak
ikusi
Cameron Diaz

Cameron Diaz, edo Cameron MIchelle Diaz, 1972 ko abuztuaren 30 ean jaio  zen (51 urte) San Diegon (Estatu Batuak, Kalifornia). Cameron ilehoria da eta begi urdinak dauzka; 1,74m neurtzen ditu eta 56 kilo pisatzen ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cameron Estatu Batuetan jaio zen, nahiz eta bere aita Kubatarra izan. Bere ama hizkuntza ingelesa da. Gaur egun, Beverly Hills-en eta Long Beach-en ditu etxeak. Aktore honek, Long Beach Polytechnic High School-ean ikasi zuen. Bere amaren izena Billie Early da, inportazio eta esportazio agentea, eta bere aitaren izena Emilio Dìaz da, gasbideen eta petrolio konpainiaren saileko langilea, 1998 ean erretiratu zen arte. Diaz-en aita, 2008 an hil zen (58 urte), neumoniagatik. Cameron-ek, alaba bat dauka, Raddix Madden izenekoa, Benjamin Madden-ekin izan zuena.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta 1997an Time izeneko aldizkariak Misofobia zuela esan (zikinkeria edo kutsadurari beldurra), 2009 gezurra zela argi utzi zuen. 15 urte zituela, hasi zen modelo bezala lanean. 17 urte zituela, “Elite Model Management” agentzian hasi zen lanean. 1992. urtean, Cameronek bere lehengo filmean parte hartu zuen, zehazki film labur bat izan zen eta “neska biluztua”-ren papera egin zuen.

21 urterekin bere burua filma bat grabatzeko kasting batera aurkeztu zuen, zehazki “ The Mask” filma eta nahiz eta aktore gisa ez izan esperientziarik, hautatua izan zen filma grabatzeko. Hiru urte igaro zirenean Cameron Diaz ospetsua eginez joan zen, kritika onak jasoz.

2019 an, irratiko elkarrizketa baten bidez, publiko egin zuen bere erretiroa zinemakiko.

Modeloa eta aktorea izateaz gain, ardo marka baten jabea ere bada, Avaline izenekoa.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari hauetan izan da nominatua:

  • Alma Award 
  • Bafta Awards
  • BFSC Awards Boston Society of Film Critics Awards
  • Chicago Film Critics Awards
  • Chicago Film Critics Awards
  • New York Film Critics Circle Awards
  • SAG Awards Sindicato de Actores