Wikipedia, Entziklopedia askea

Cher (abeslaria)

👶
Jaiotza
1946ko maiatzaren 20a
El Centro (Kalifornia)
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Cher, Cherilyn Sarkisian Hollywoodeko aktore ezaguna eta abeslaria da. El Centron jaio zen, Kaliforniako (AEB) herri batean, 1946ko maiatzaren 20an. Bere aita, John, armeniar jatorriko kamioilaria zen, eta bere ama, Jackie, aktore nahi gabekoa. 10 hilabete zituela dibortziatu ziren, nahiz eta gero ezkondu eta beste bi aldiz dibortziatu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituela, eskola utzi eta Los Angelesera joan zen bizitzera lagun batekin. Aktore-ikastaro batean eman zuen izena, diskoteka txikietan dantzatuz ordaintzen zuena. Horrela ezagutu zuen Sonny Bono musika sustatzailea. Sonnyk bere etxera bizitzera etortzea proposatu zion, bere etxezain gisa.

1964an jada bikote moduan bizi ziren eta Caesar&Cleo musika bikotea sortu zuten, eta horrekin arrakasta lortu zuten. 2005ean erretiratu zen agertokietatik eta 2010an musikala estreinatu zuen eta zazpi urtera bete lehen filma. 2013an Closer to the Truth kaleratu zuen, hamabi urtetan estudioko lehen diskoa eta bere ibilbideko debut komertzial arrakastatsuena ekarri zion.

Bere amaren hurrengo ezkontza John Southall aktorearekin izan zen, eta harekin beste alaba bat izan zuen, Georganne, aktore bihurtu zena. Dena aldatu zen 1961ean, ama berriro ezkondu zenean, oraingoan Gilbert Lapiere bankari batekin, eta hark neskak hartu zituen eta Los Angelesetik gertu dagoen elitezko eskola pribatu batean matrikulatu zituen.

Abesti ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998 bi abesti egin zituen, Believe eta Strong Enough, eta 1989an berriz, If could turn Back time eta after all abesti gehiago daude eta abesti hauek youtuben, spotify, youtube music eta apple music-en entzun ditzakezu.