Txikipedia:Chrysler Building

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chrysler Building

Chrysler Building New yorkeko Art deco estiloko etxe orratz bat da. Manhattanen dago.

Bere altuera 319 metrokoa da eta 77 solairu ditu. Denbora-epe labur batez, munduko eraikinik altuena izan zen, 1931m Empire State Building eraikinak gaindituta izan arte. Hala ere, oraindik ere, adreiluz egindako eraikinen artean, Chrysler eraikina munduko altuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Van Alen arkitektoak diseinatu zuen Chrysler Building, Chrysler Corporationen etxebizitza izateko.

Eraikinaren lehenengo harria 1928ko iraiaren 19an jarri zuten eta 1930eko maiatzaren 28an bukatu zuten eraikitzen. Chrysler Building-ek 305metro neurtzen ditu eta gizakiak eraikinitako lehen eraikina izan zen. Hala ere, publikoarentzat ireki zenetik urtebete ere igaro ez zenean, Chryslerri Empire State eraikinak kendu zion eraikinik altuena izatearen ohore hori.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eraikinaren apaindura-elementu guztiz bereizgarriek, inspirazio-iturri dituzte garai hartan Chrysler autoek erabiltzen zituzten ekipamendu-piezak. Horrela, adibidez, 61. solairuko iskinak arrano- buruekin apainduta daude.
  • Eraikinaren egitura nagusia altzairuzkoa da. Paretak adreiluzkoak dira, eta fatxada metalezko xaflaz estalita dago.

Koroaren apaindura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chrysler eraikina ezaguna da, gailurrean daukan koro punta-zorrotz dunarengatik, gainera, elkarren gain ezarritako zazpi arkuz osatua dago.
  • Arku horiek atzeraguneen bitartez mailakatuta daude, bata bestearen atzean jarrita daude, eta arku bakoitzean triangelu-formako leihoak jarrita daude.

Argiztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goiko orratzean eta apainduren artean bi argiztapen-ekipamendu daude: alde batetik, "V" hizkiaren itxurako argiztagailuak, eraikinaren altzairuan bertan atxikita daudenak, eta, bestetik, geroago jarritako lanparak, eraikinerantz zuzenduriko masta (mastil)batzuetan kokatuak.
  • Sistema horri esker, eraikinaren goiko aldea kolore ezberdin askoz argizta daiteke, kasuan kasuko ospakizunaren arabera.
  • Argiztagailu horiek Charles Londner elektrizistak eta bere lan-taldeak instalatu zuten, eraikina egiten ari ziren garaian.