Txikipedia:Daboecia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bere izen zientifikoa daboecia cantabrica eta euskaraz ainara kantauriar deiturikoa den landareen erreinuko zuhaixka da.

50cm-ko tamaina du, hostoak 10 - 14 x 2 - 5mm-koak dira, txandakakoak, osoak eta iraunkorrak, lantza formakoak, larrukiak eta ertz bihurria dutenak, berde kolorekoak gainaldean eta zuriak azpialdean. Globo-formako lore bioleta zintzilikarioak ditu.

Honen habitata eta ekologia substratu azidoetan agertzen da txilardietan, basoetan eta eremu harritsuetan, 50 metrotik 1.500 metrora.

Fruitua lau aldiz irekitzen da kapsulan, eta hazi txiki ugari ematen ditu; martxotik azarora loratzen da. Aireko zatia egostea animalia kapetu berriak garbitzeko erabiltzen zen, infekzioa saihesteko.