Txikipedia:Danbor (dultzaina taldekoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Danborra letoizko kaxa zilindrikoa duen menbranofonoa da. Nafarroako dultzaina edo gaitari laguntzen dio normalean.

Danborra.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistulari taldeek erabiltzen dituzten atabalak bezala, larruzko bi mintz eta tinkatzeko sokazko sistema izaten ditu. Larruaren hotsa aldatzeko eta handitzeko azpiko larruaren kontra tripazko edo bestelako bordoia (soka) eramaten dute.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danbor joleak bi makilarekin jotzen du, trebetasun handiarekin, konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoak eginez, musika apaindu eta aberastuz.

Ze musika tresnarekin jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrako Gaiteroak. Oiartzun, 2002-07-06.

Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusten dira tresna hauek dultzaina-gaita joleen doinuei laguntza erritmikoa emanez. Askotan dultzaina-gaita jolea eta danborreroak osaturiko taldea ikusten bada ere, bi dultzaina-gaita jole (duoa eginez) eta danborrero batek osatzen dute talde ezagunena, hirukoa, alegia.

Dultzaina-gaitaren hots handia kontuan harturik, danbor hauen hotsa ere handia izaten da eta danborreroen joera oso apaindua, aberatsa eta entzungarria.

Batzuetan dultzaina-gaita taldeetan, danborraren ordez, musika bandek erabiltzen zuten kaxa edo danbor zapala erabili izan da.