Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Depresioa tristura indartsu bat bezala definitzen da eta bere iraupena luzea izaten da, hau da, depresioa ez da bakarrik noizean behin triste sentitzea. Bestalde, gaixotasun serioa baina arrunta da, eta pertsonen eguneroko bizitzan eragin handia du; ikastea, lo egitea eta bestelako ekintzak normaltasunez burutzea oztopatzen duena.

Depresioaren eragilea ez da beti berdina izaten, eta hainbat gauzari zor zaio. Gauza horietako batzuk familiaren parte dira, heredatzen ditugun geneak bezala. Hala ere, aurretik depresioa sufritu duten seniderik izan ez duten pertsonei ere eragin diezaieke.

Garrantzitsua da jakitea depresioak ez diela pertsona guztiei berdin eragiten. Sintomak desberdinak izan daitezke pertsonaren arabera: indartsuagoak edo leunagoak, maiztasun handikoak edo noizean behin agertzen direnak, etab.

Zeintzuk dira sintomak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Lokartzerakoan telebista piztuta izateak depresioaren sintomak areagotzen dituen eragile nagusi bat dela.

  1. Emozionalki, pertsonek tristura iraunkorra, etsipena eta interes galera sufri ditzakete lehen gustuko zituzten jardueretan parte hartzerakoan.
  2. Informazio prozesatzea eskatzen duten jarduerak kontuan hartuz, kontzentrazio-zailtasunak eta memoria arazoak nabarmentzen dira.
  3. Fisikoki, nekea, gose-aldaketak eta lo egiteko zailtasunak sentiarazten dira.

Sintoma horiek ezagutzea funtsezkoa da laguntza eta tratamendu aproposak bilatzeko.

Nola prebenitu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinbestekoa da ariketa fisikoa egitea eta ondo jatea gure osasun mentala zaintzeko. Erregulartasunez mugitzeak zoriontsu sentitzen laguntzen gaitu, eta dieta orekatu bat jarraitzeak osasuntsu egoteko behar ditugun mantenugaiak lortzen laguntzen gaitu. Honek tontakeria bat badirudi ere, oso lagungarria izan daiteke depresioa ez sufritzeko.

Nola aurre egin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza eskatzea ekintza ausarta da eta depresioarekin borrokan ari direnentzat oso lagungarria izan daiteke. Laguntza behar dela onartzea eta laguntza bilatzea gaixotasun honi aurre egiteko lehenengo urrats garrantzitsuenetarikoa da.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Depresioa nahasmendu mental larria da, eta pertsona baten osasun fisiko eta mentalean ondorio negatibo ugari izan ditzake:

  • Eragina ongizate emozionalean: Pertsonek autoestimua eta autokonfiantza murriztu dezakete.
  • Lo-arazoak: Horrek nekeari eta eguneroko errendimenduari kalte egin diezaioke.
  • Kontzentrazio- eta memoria-arazoak: Eguneroko lanak egiteko zailak izan daitezke, eta horrek eragina izan dezake jarduera akademikoan edo lan-jardunean.
  • Laneko arazoak eta arazo akademikoak: Pertsonek zailtasunak izan ditzakete beren erantzukizunak betetzeko eta errutina erregular bat mantentzeko.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • TikTak Draw. (2017). ¿QUÉ ES LA DEPRESIÓN? | Drawing about con @GlóbuloAzul [Vídeo]. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=cxG50TuyM4E