Wikipedia, Entziklopedia askea

Desgaitasun

Eduki-taula

Desgaitasunen nazioarteko sinboloa.

Desgaitasuna pertsona batzuek jasaten duten arazo mental edo fisiko bat da. Arazo horrek zaila edo ezinezkoa egiten die ibili, ikusi, entzun, hitz egin, ikasi edota beste gauza batzuk egitea. Desgaitasun batzuk konponezinak dira edo betiko dira. Beste batzuk, berriz, aldi baterakoak dira, denbora labur baterakoak. Pertsona batek desgaitasuna jaiotzetik izan dezake edo gaixotasun edo istripu baten ondorioz.

Desgaitasun fisikoa gorputzeko arazoa da. Desgaitasun fisikoek belarriekin, begiekin, giharrekin edota barruko organoekin, adibidez bihotzekin edo birikekin, izan dezakete zerikusirik. Desgaitasuna duten pertsona batzuek gurpildun aulkia behar dute mugitzeko.

Desgaitasun mentala garuneko edo buruko arazoa da. Desgaitasun mentalen artean, besteak beste, garapen-desgaitasuna (adimen-atzeratasuna), gaixotasun mentalak eta dislexia edo ikasteko desgaitasuna aurki ditzakegu. Desgaitasun mentala duen pertsonak arazoak izan ditzake ikasteko edo beste pertsona batzuekin harremanak izateko.

Nolanahi ere, desgaitasunen bat duten pertsonek ere egin ditzakete desgaitasunik gabekoek egiten dituzten hainbat gauza. Tratamendu mediko baten bidez edo beste laguntza mota batekin egin ditzakete. Hanka bat falta zaionak, adibidez, hanka artifizial batekin ibiltzen ikasi dezake; gaixotasun mental asko medikazioekin eta beste terapia batzuekin tratatu daitezke. Gizartean, hainbat elkartek laguntzen diete garapen-desgaitasuna dutenei eskolara edo lanera joatean edota bakarrik bizitzen.