Wikipedia, Entziklopedia askea

Dickinsonia ediacarra garaian bizi zenfosil bat da.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia Hegoaldean aurkitu zuten lehen aldiz. Reg Sprigg geologoak aurkitu zuen eta berak eman zion Dickinsonia izena. Hurrengo urteetan Ukranian eta Itsaso Zuriaren ertzean ere aurkitu izan dira aleak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitu diren Dickisonia-ren fosil gehienak hareharrietan aurkitu dira.

Gorputz zapala du eta marra ugari ditu. Handitzen doan bitartean marra berriak gehitzen dizkio gorputzari.

Dickinsonia handienek metro eta erdiko luzera ere hartzen dute, txikienek ordea milimetro batzuk baino ez.


Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomikoki Dickinsonia kokatzea zaila da. Batzuek zizare zapal bat dela diote, beste batzuek koral bigun bat, marmoka antzekoa dela ere esan izan da eta baita liken mota bat ere.

1947 urtetik hona bederatzi espezie identifikatu badira ere, egiaz lau edo bost espezie direla uste da.