Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1960ko urriaren 30a
Lanús
💀
Heriotza
2020ko azaroaren 25a
Dique Luján (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Maradona

Diego Armando Maradona Argentinako futbol jokalaria eta entrenatzailea izan zen. Aditu askoren ustetan historiako jokalari hoberena zen. 1960ko urriaren 30ean jaio zen eta 2020ko azaroaren 25ean hil. Bere futbol ibilbidean Argentinos Juniors, Boca Juniors, Bartzelona, Napoli, Sevilla eta Newell's Old Boys taldeetan aritu zen.

Garaipen handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi Scudetto eta UEFA Kopa irabazi zituen Napolirekin. Argentinako selekzioarekin Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Denera 91 partidu jolastu zituen selekzio absolutuarekin eta 34 gol sartu zituen. 2010eko Munduko Futbol Txapelketetan Argentinako selekzioa zuzendu zuen.

Maradona

Drogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drogamendetasunak lohitu zituen askotan bere garaipenak. 1991. urtean dopingkontrol batean kokainarekin positibo eman zuen eta futbolean jokatu gabe egon behar izan zuen 15 hilabetez. 1994. urtean Munduko Futbol Txapelketatik bota zuten beste positibo batengatik. Futboletik erretiratu ondoren, kokaina eta alkohol kontsumoak osasun arazo larriak eragin zizkion.

Boca eta Bartzelona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982. urtean Boca Juniorsen aritu zen eta Metropolitano txapelketa irabazi zuen. 1982. urtean Bartzelona Futbol Klubak fitxatu zuen, 1.200 milioi ordainduta. 1982-83 denboraldiari hasiera ona eman zion baina abenduan hepatitis hartu zuen eta jokatu gabe egon zen 3 hilabetez. Hala ere, Errege Kopa eta Ligaren Kopa irabazi zituen.