Txikipedia:Diego Gartzia
Itxura
Diego Gartzia atleta Azkoitian jaio zen 1961eko urriaren 12an.
Hasiera batean 10km-ko lasterketetan hasi zen lehiatzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Beraz, 1989an maratoira egin zuen jauzi eta, hortik aurrera, hainbat lorpen egin zituen maratoian. Horietako batzuk dira, adibidez:
Parte hartzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Parte hartutako maratoi batzuk:
- 1990ean Donostiako Maratoian 2. postua lortu zuen.
- 1992an Fukuokako Maratoian 3. postua lortu zuen, Espainiako maratoiko errekorra gaindituz (2 h 10' 30").
- 1994an Helsinkiko Maratoian 2. postua lortu zuen.
- 1995an Sevillako Maratoian 1. postua lortu zuen.
- 1995ean Fukuokako Maratoian 4. postua lortu zuen, Espainiako maratoiko bere errekorra gaindituz (2h 09' 51").
- 1997an Bartzelonako Maratoian 2. postua lortu zuen.
- 1999an Donostiako Maratoian 2. postua lortu zuen.
- 2000. urtean Seulgo Maratoian 2. postua lortu zuen.
- Parte hartutako Olinpiar Jokoak:
- 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan 9. postua lortu zuen.
- 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan 53. postua lortu zuen.
- Parte hartutako Munduko Txapelketak:
- 1991n Tokioko Munduko Txapelketan 14. postua lortu zuen.
- 1991 Londreseko Munduko Txapelketan 23. postua lortu zuen.
- 1993an Donostiako Munduko Txapelketan 10. postua lortu zuen.
- 1995ean Goteborgeko Munduko Txapelketan 6. postua lortu zuen.
- 1997an Atenaseko Munduko Txapelketan erretiratu egin zen.
- Parte hartutako Europako Txapelketa
- 1994an Helsinkiko Europako Txapelketan 2. postua lortu zuen.
- 1998an Budapesteko Europako Txapelketan erretiratu egin zen.
2000.urtean profesional gisa korrika egiteari utzi zion.
Loiolan (Azpeitia) hil zen 2001eko martxoaren 31n Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia prestatzen ari zela.