Wikipedia, Entziklopedia askea

Disko trinko (CD)

   Artikulua entzun!

Disko Trinkoa (CD)
Philips-en disko trinkoen logoa

Disko trinkoa edo disko konpaktua (ingelesezko CD) datuak gordetzeko euskarri bat da. Philips konpainiak, Sonyren laguntzaz, musika formatu digitalean gordetzeko helburuarekin sortu zuen. 1982an merkaturatu zen lehen aldiz.

Disko zirkular bat da, erdigunean zulo bat duena. Hauek erabili ahal izateko, disko irakurgailu bat behar da funtzionamenduan jartzen duena. Garai batean berrikuntza bat izan ziren, disketeak ordezkatu zituztelako. Hala ere, gaur egun gero eta gutxiago erabiltzen dira, gailu berriak merkaturatu baitira (DVDak adibidez).

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CD-ROM[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko trinko mota bat da CD-ROMa. 700MBko diskoak dira ohikoenak. Datuak biltegiratzeko modu berezia eta finkatua dute, fitxategiak modu zehatz batean sailkatu behar direlako.

CD-R[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CD-R bat

Diskoak irakur ditzakeen ordenagailu batekin grabatu daitekeen disko mota bat da. Etxeetan grabaketak egiteko balio du. Behin datuak grabatuta, ezin izango dira ezabatu, baina datu gehiago grabatzea posiblea da.

CD-RW[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CD-Raren bertsio aurreratuagoa da. Datuak ezabatzeko ahalmena eskaintzen du. Hala ere, denbora igaro ondoren, erabilera handia eman bazaio, gaitasuna galtzen du eta erroreak ematen ditu.

Salneurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CDak multzoka salduta

Modu desberdinetan saltzen dira diskoak. Bi hauek dira modu ohikoenak:

  • Banaka: CD bakarra saltzen da eta kutxa berezi batean gordetzen da.
  • Multzoka: 25-50 CD artean saltzen dira batera eta kutxa bereziekin edo gabe eros daitezke. Merkeagoak izaten dira.

Abantailak eta eragozpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merkeak dira.
  • Hainbeste zabaldu direnez, edozein ordenagailutan erabil daiteke.
  • Eraginkorrak dira.

Eragozpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Grabatzeko prozesua motela eta konplexua da.
  • Nahiko hauskorrak dira (beroa, urradurak...).
  • Datuak ezabatu ahal izateko, guztia ezabatu behar da.