Wikipedia, Entziklopedia askea

Distantzia

A eta B gorputzen arteko distantzia 3 metrokoa da

Distantzia bi gorputzen arteko tartea da. Ohikoena metrotan adieraztea da. Tarte txikiak neurtzeko zentimetroak erabiltzen dira, hirien edo herrien tartea neurtzeko, berriz, kilometroak.

Erregela honekin 35 zentimetro arte neurtu daiteke

Matematikan eta Fisikan erabiltzea da ohikoena.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eguzkiaren eta Lur planetaren arteko distantzia 149.597.870.700 metrokoa da, 149.597.870,7 kilometrokoa.
  • Mosku eta Madrid 3.441,03 kilometrotara daude.
  • Futbol zelai bateko bi porterien arteko distantzia gutxi gorabehera 90 metrokoa da.
  • Bi begien arteko bataz besteko distantzia 6,2 zentimetrokoa da.