Edukira joan

Txikipedia:Domotika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Domotika etxe bateko tresnak automatikoki kontrolatzea da. Adibidez, etxe bateko tenperatura mugikorraren bidez, edo garbigailua programatzea. Etxea garbitzen duten robotak edo eguzkiaren argia sartzen denean automatikoki ixten diren pertsianak ere domotikaren parte dira.

Domotikan garrantzitsua da sentsoreak egotea. Sentsore horiek hainbat gauza neur ditzakete: tenperatura, argia, airean egon daitekeen karbono dioxidoa, ordua, etxean norbait sartu ote den... sentsore horiek aginduak bidaltzen dizkiete beste gailuei, batzuetan guztia zentralizatuz, adibidez mugikorretako aplikazioetan.

Domotikan ohikoa da tresnak Internetera lotuta egotea, baina ez beti.