Txikipedia:Egurra Ta Kitto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egurra eta Kitto', 2008an Azpeitian sortutako talde bat da, Ska Rock musika egiten duena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Azpeitiko lokal txiki baten ensaiatzen hasi ziren. Hainbat hilabete ensaiatzen eman eta gero, 2008ko abenduan lehenengo kontzertua eskaini zuten.

2010ean presoen aldeko "Pausoz Pauso" abestia argitaratu zuten, Ondarroako Santos Records estudioan grabatutako "Argituko du" diskoan. 2011ean "Lurrikara" izeneko lan berria grabatzen hasi ziren. Eta hurrengo diskoa "Zuentzat" izan zen.

2015ean Aritz eta Garik taldea utzi zuten eta hauen ordez Iker eta Julen sartu ziren. "Gure ordua" kantuarekin, punk-rock aldera jo zuten.

2018an "10 urte" izeneko disko berezia kaleratu zuten, 10 kanta berri eta 8 abesti zaharrekin.

Euskal Herrian hainbat kontzertu eman diuzte, baita Euskal Herritik kanpo ere.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iker Vela, abeslaria
  • Julen Arrieta, baxua
  • Orhantza Alegria, gitarra
  • Aitor Letamendia, tronboia
  • Iñaki Berastegi, tronpeta
  • Iñaki Bastida, bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argituko du (2010)
  • Lurrikara (2011)
  • Zuentzat (2013)
  • Egurra ta kitto (2016)
  • 10 Urte (2018)