Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekuatore

Eduki-taula

Ekuatorea munduko mapan.

Ekuatorea Lurra (eta beste planetak) erdialdetik inguratzen duen irudizko marra edo zirkulu horizontal bat da, planetari buruzko azalpen geografikoetan (mapa eta mundu boletan) ageri dena. Zehazki, Lurreko paralelorik handiena da eta gure planeta bi hemisferiotan banatzen du: ipar hemisferioa, ekuatoretik gora; eta hego hemisferioa, ekuatoretik behera.

Lurraren erdi-erdiko paraleloa denez, distantzia berera dago Ipar Polotik eta Hego Polotik. Marra edo zirkulu honek 40.000 km inguruko luzera du. Gainontzeko paraleloak txikiagoak dira.

Bestalde, Lurreko edozein punturen Latitudea neurtzeko erreferentzia modura erabiltzen da, eta horretarako abiapuntua denez gero, 0 paraleloa ere deitzen zaio, 0 graduko (0°) latitudean dagoelako.