Txikipedia:Emily Blunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emily Blunt
Blunt, 2012ko Torontoko nazioarteko Zinema jaialdian.

Emily Blunt 1983ko otsailaren 23an jaio zen Wandsworth-en, Londreseko hego-mendebaldean. Joannaren lau seme-alabetatik bigarrena da. Emily Olivia Laura Blunt, Emily Blunt izenez ezaguna, britainiar-amerikar aktorea da.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film ospetsuetan agertu izan da: Leku Lasai bat (2018) , Oppenheimer (2023), Deabruak Prada janzten du (2006)...

Bera aktorea da baina gauza asko  egin ditu , telebista-aktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta antzerki aktorea.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari asko jaso ditu, adibidez:

  1. Urrezko Globo Sariak (2006)
  2. 64. Urrezko Globo Sariak
  3. Londresko Zinema Kritika Zirkulua (2007)
  4. Bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Saturn Saria (2012)
  5. Gotham sariak (2012)
  6. Critics' Choice Movie Saria (2015)[1]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere haurtzaroa oso gogorra izan zen hitz egiten zuenean totelka egiten zuelako. Logopedarekin kontsultak egin ostean, totelka egiteari utzi zion.

Logopeda horri eta bere ahaleginari esker, orain, aktore ospetsu bat izatea lortu du.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Emily Blunt. 2023-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).