Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1988ko azaroaren 6a
Scottsdale (Arizona)
🔨
Lanbidea
zinema aktore
📷
Argazkiak
ikusi
Emma Stone

Emma Stone, “Emily Jean Stone”, 1988ko azaroaren 6an jaio zen Scottsdalen (Arizona), Estatu Batuetan. Jeff Stone eta Christina Yeager gurasoak zituen familian hazi zen. Emmak anaia bat du, Spencer izenekoa. Antzerkigintzan hasi zen 15 urte zituela, bere amarekin Los Angeles hirira bizitzera joan zenean. 2020ean Emma, Dave McCary-rekin ezkondu zen. Urte bat beranduago, haurdun geratu zen eta 2021eko martxoaren 13an, Louiese Jean McCary alaba jaio zen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatubatuar aktoresa famatua da. Zinema, telebista, antzerki eta ahots aktorea lanetan aritu da hain zuzen ere. Xavier College Preparatory eta Young Actors Space-en aktoresa izateko ikasi zuen. Txikitatik zinemaren mundua asko gustatu zitzaion. 2005ean bere lehenengo lana aktoresa bezala “The New Partridge Family” musikalean izan zen, Laurie-ren paper txikiarekin.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zombieland (2009); Easy A (2010); The Help (2011) eta Crazy Stupid Love (2011) izan ziren egin zituen pelikula batzuk. Baina benetan fama hartu zuen momentua 2012an izan zen The Amazing Spider-Man filmarekin. MJ, Spider-Manen neskalagunaren paperarekin. Bere ibilbide profesionala handituz joan zen. The Amazing Spider-Man 2 (2014); La La Land (2016) eta Cruella (2021) izan dira ospetsuenak. Baita The Croods filman “Eep” pertsonaiaren ahotsa egin zuenean. 50 filma baino gehiago egin ditu.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmaren sinadura.

Sari asko irabazi ditu. Horietatik batzuk honako hauek dira: La La Land pelikularekin, BAFTA, Oscar eta Golden Glove sariak irabazi zituen aktoresa hoberenagatik. Teen Choice Awards The Help pelikularekin, People's Choice Award Crazy, Stupid, Love pelikularekin, Satellite Award The Help pelikularekin eta askoz sari gehiago. Bere sari guztiak kontuan hartuta, gehienak, aktoresa hoberena izateagatik izan dira.

Harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmak bi harreman sentimental zan ditu. Spider-man pelikula grabatzen ari zirela, 2011an, Andrew Garfield-ekin atera zen, filma honetako protagonistarekin. 2015ean bere harremana apurtu eta 2017an Saturday Night Live filmeko zuzendariarekin ateratzen hasi zen: Dave McCary. 2020ean ezkondu eta urte bat beranduago alaba bat izan zuten. Louise Jean McCary. Emmaren amonaren izenaren omenean jarri zioten, “Jean Louise”. Gainera, Emmaren bigarren izena ere “Jean” da. [1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Emma Stone. 2022-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  2. «emma stone filmak - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).