Emozioak gizakiok gure inguruan gertatzen denari erantzuteko dugun modu naturala dira. Denok ditugu emozioak, garrantzitsua da ez ezkutatzea, ezta sentitu dugunagatik lotsatzea ere. Emozioak sarritan tenperamentuarekin, nortasunarekin, jarrerarekin edo sormenarekin lotzen dira.
Emozioen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen hilabeteak: jaioberriak emozio positiboak eta negatiboak hautemateko gaitasuna dauka.
- Haurtzaroa:
2 urte dituztenean, haurrek besteen emozioak zehazki ulertu gabe hauek erakusteko gaitasuna daukate, enpatia.
4 urte dituztenean, oinarrizko emozioak antzematen dituzte eta hauek erantzun desberdinak eragiten dituztela ere ulertzen dute.
- Nerabezaroa: Emozio guztiak onargarriak direla ikasten da; emozioek eragiten dituzten erantzun desberdinak onak zein txarrak izan daitezkeela.
11 eta 15 urtera bitartean, emozio propioak eta beste pertsonenak hautematen dira, espresio arauez gain. Hala ere, fase honetan emozioen maneiatzearekin arazoak izan ohi dira.
- Helduaroa: banakoak emozio propioak zein besteenak hauteman eta maneiatzeko gaitasuna izatea espero da.
Laburtuz, urteak igaro hala, emozioetan aldaketak izaten dira eta hauek banakoaren eta inguruaren hautematea aldatzen dute. Zentzu horretan, kulturak eta gizarteak garrantzi handia dute emozioen adierazpen mailan.
Zeintzuk dira emozio garrantzitsuenak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EMOZIOA | AZALPENA | ADIERAZPENA | ZER EGITEN DUGU? |
---|---|---|---|
HASERREA | Emozio hori agertzen da zerbait gustatzen ez zaigunean. | Kontrola gal dezakegu, oihu egin eta jo egiten dugu. | |
BELDURRA | Beldurra agertzen da zerbait arriskutsua dela uste dugunean. | Normalean ezkutatu egiten gara
edo arriskutik ihes egiten dugu. | |
TRISTURA | Gaizki sentitzen gara zerbait
galtzen dugunean. |
Bakarrik egon nahi dugu eta negar egiten dugu. | |
NAZKA | Nazka ematen digun zerbaiten aurrean atsekabe sentzasioa da. | Arbuiatzen dugu eta nazka ematen digun horretatik urruntzen gara. | |
ALAITASUNA | Zerbait gustatzen zaigunean edo atsegina egiten zaigunean agertzen da. | Barre egiten dugu, jendearekin egon nahi dugu, eta gauza asko egiten ditugu. | |
HARRIDURA | Espero ez dugun zerbait
gertatzen denean azaltzen da. |
Espero ez dugun horrekiko
jakin-mina sentitzen dugu. |
Nola sailkatzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrantzitsua da kontuan hartzea emozio guztiak baliozkoak eta naturalak direla. Ez dago emozio "onik" edo "txarrik", baizik eta bakoitzak bere helburua du eta gure beharrei eta desioei buruzko informazioa ematen digu. Hala ere, garrantzitsua da gure emozioak modu osasungarrian kudeatzen eta erregulatzen ikastea, oreka emozionala eta ongizate psikologikoa mantentzeko.
Emozioak honela sailka daitezke:
Negatiboak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haserrea: amorrua, tentsioa, inpotentzia, inbidia, suminkortasuna…
- Beldurra: fobia, ezinegona, antsietatea, ziurgabetasuna, larritasuna…
- Tristura: frustrazioa, mina, bakardadea, depresioa, auto-errukia…
- Lotsa: etsaitasuna , mespretxua, ezinikusia…
- Antsietatea: estresa, ardura, urduritasuna, etsipena...
Positiboak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alaitasuna: euforia, gogoberotasun, dibertsioa, lasaitasuna…
- Umorea: barrea
- Maitasuna: enpatia, estimua, onarpena, konfiantza, eskertasuna…
- Zoriontasuna: lasaitasuna, ongizatea, barneko bakea…
Zalantzazkoak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harridura
- Esperantza
Emozioen kudeaketak lantzeko pausoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emozioak kudeatzeko, garrantzitsua da lagungarri izan daitezkeen estrategiak eta teknikak kontuan hartzea.
Hemen dituzu iradokizun batzuk:
- Ezagutu eta onartu zure emozioak: Zure emozioei aurre egiteko lehen urratsa emozioez jabetzea eta zure esperientziaren parte gisa onartzea da. Ez itzazu zure sentimenduak ontzat edo txartzat jo, besterik gabe, onartu.
- Identifikatu arrazoia: Identifikatu zure emozioen kausa edo eragilea. Galdetu zeure buruari zer egoerak, pentsamenduk eta gertaerek sentiarazten zaituzten modu jakin batean. Horrek zure emozioak hobeto ulertzen eta emozioei aurre egiteko neurriak hartzen lagunduko dizu.
- Autoerregulazio emozionala praktikatu: Zure emozioak identifikatu ondoren, emozioak erregulatzeko lan egin dezakezu. Horretarako, emozioak adierazteko eta komunikatzeko modu osasungarriak aurkitu behar dira. Teknika erabilgarriak arnasketa sakona, meditazioa, ariketa, idazketa eta konfiantzazko norbaitekin hitz egitea izan daitezke.
- Aldatu zure pentsamenduak: Gure emozioak askotan gure pentsamendu eta sinesmenetan eragina dute. Horregatik saia zaitez pentsamendu errealistagoak eta positiboagoak izaten.
- Bilatu laguntza: Ez izan beldur lagunei, senideei edo osasun mentaleko profesionalei laguntza eskatzeko. Gure sentimenduak eta kezkak konfiantzazko norbaitekin partekatzea oso baliagarria izan daiteke gure emozioak prozesatzeko eta kudeatzeko.
Gogoratu zure emozioak kontrolatzeak ez duela esan nahi emozioak zapaltzea edo ukatzea, baizik eta emozioekin modu osasungarrian borrokatzen ikastea. Hartu denbora bat zuretzat eta praktikatu estresa maneiatzeko teknikak oreka emozionala mantentzeko.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/50968/GrAL_Auzmendi.pdf?sequence=2