Txikipedia:Enheduanna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enheduannaren estatua
Enheduannaren estatua

Enheduanna k.a 2285. urtean jaio zen eta K.a 2250. urtean hil zen. Izena gordetzen duen historiako lehen emakumeetako bat da. Ezagutzen den poetarik zaharrena eta historian “sacerdotisa” titulua izan zuen lehen emakumea. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Printzesa bat zen, eta Ur hiri-estatuan bizi zen, Mesopotamian.

Poeta izan arren, apaiza ere bazen. Apaizek emakumeei erlijioa, morala eta etxeko ekonomiaren arauak irakasten zizkieten, kultua gidatzen zuten, misterioetan hasi ziren eta orakuluak ematen zituzten.

Bere jantzi nagusia infula zen, suffibulum edo sufulum eta palla batez osatu.

Akkadiako Sargonen alaba zela uste da, Sargon asko fidatzen baitzen Enheduannaz. Horregatik, hain zuzen ere, tenpluetako nagusi bihurtu zuen. [1]

Bere literatur lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen testuak idatzi zituen. Literaturako egile handien artean emakume bakarra ere bada. Enheduannaren obrarik ezagunenak hauek  dira: inninsagurra, Ninmesarra eta Inninmehusa.

Garai hartan, Sumeria edo Babilonia bezalako hiriak erregeek gobernatzen zituzten, baina ongi dakigu apaizek erlijio edo politika gaietan zuten pisua. Enheduannaren posizioak ez zuen bere garaikoekin oso ondo etorri behar, bere idazlan batzuk suntsitzen eta hondoratzen saiatu zirela frogak baitaude.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Enheduanna. 2023-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).